XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baxenabarre. AIHERRA. Gure eriak

Iragan aste huntan sartu da Hazparneko klinikan vesicule biliaire deituaren operatzeko, Pierra Durruty, Miñoteiko nagusi xaharra.

Ongi sendaturik laster etxeratzea desiratzen diogu.

Pilotako berri

Karraskan hasia, segitzen da Euskal-Herriko ligaren trinketeko xapelgoa.

Belzuntze batasuneko plekariak ere ari ziren larunbat huntan zoin beren mailean.

Ez baititugu partiden ondorio guziak jakin, emanen ditugu bakarrik jakin ditugunen xehetasunak.

Adinetakoen lehen mailan Etienne Sallaberry eta Nano Bidart ari ziren Arrangoitzeko trinket berrian, Miarritzeko J.Pierre Diribarne eta çuburu-ren kontra.

86 minuta arizanik gurek galdu 48 eta 50 bi tanto xoilez.

Hastean biziki nekez hasi dira gureak eta izan dira gibeletik 28 eta 42, bai eta 39 eta 49.

Ondarrerat Sallaberryk gaitzeko partida eginik doi-doietarik galdu dute.

Halere oraino barne gelditzen dira xapelgoaren segitzeko.

Artekoetan Aiherra leheneko Andre Dithurbide eta Filipe Barbiererek irabazi frango aise Irisartarreri 45 eta 19.

Gureak lehen jalgitzen dira beren multxoan.

Aiherra biako Minjou eta Garrak galdu 26 eta 45 Itsasuarren kontra.

Bertze partiden berririk ez dakigu lerro hauk egitean.

Herriko etxeko abisu

Helduden otsailaren 28eko 18 urte betezen dituzten gazteak bai eta ere azken denbora hautan herrian bizitzerat etorri presunak, herriko bozetako lixtan ekarriak ez direnak, otoiztuak dira abenduaren 30-a aintzin merian pasa diten zerrenda hortan ekarriak izaiteko galdearen egiterat.

Urte berriari buruz

Herriko bestez arduratzen den batasuna ari da urte berri bezpera aratseko herritarren elgarretaratzearen moldatzen.

Uste dut egun hauetan igorriko duten usaian bezala paper bat etxe guzietarat, joaiteko zonbat izanen giren eta izenak nori eman.

Beraz orroit herritarren elgarretaratzea eginen dela azken urte hautan bezala urteko azken aratzean.

Herritarra.